EMAKUMEA ETA ARTEA

Emakumeak artean izan duen presentzia lehen lerrora ekarriko da.
2025/03/12 17:30
Lekuona Fabrika
Doan

Leku desberdinetako emakume artista esanguratsuei buruz zertxobait ikasiko dugu modu ludiko batean.

Emakumeak artean izan duen presentzia lehen lerrora ekarriz.

Beraien bizitza eta obrak. Arlo teoriko zein praktikoak landuko ditugu bi saio hauetan:

Martxoaren 12 eta 19an izango da, bi saioetan parte hartu behar da.

Ordua: 17:30-19:30

17 urtetik gorakoei zuzendutako ekintza.

Saioak marrak2.0 Zorione Mendez Martinek emango du.

Hizkuntza: Euskara

Oharrak

* Gonbidapena hartzerakoan saioetan parte hartzeko konpromezua hartu behar da.

* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.

* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.