Musika sortu nahi al duzu?

Idoia Hernandez Hatxe musikaria izango dugu gonbidatu eta musika sortzen lagunduko digu!
2025/02/14 17:30
Lekuona Fabrika
Doan

Filosofo Gazteen Plazan, musikari buruz hitz egin nahi dugu. Zeintzuk dira zure gogoko abestiak? Nola sentitzen zara entzuten dituzunean? Nolako harremana duzu musikarekin?

Idoia Hernandez Hatxe musikaria izango dugu gonbidatu eta musika sortzen lagunduko digu!

DBHko ikaslea bazara, zatoz ostiral arratsaldea gurekin pasatzera. Lagunartean hitz egin, musikari bihurtu eta dibertituko gara.

Hizkuntza: Euskara

Oharrak

* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.

* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara