Mindfulness jolasaren bidez
Erabateko arreta lantzea proposatzen da, gure izatearen funtsarekin bat egiten duten JOLASAREN eta metodologia terapeutikoen bidez. Zurruntasuna askatzea, emozioarekin konektatzea eta adierazpenaren bidez elkarrizketa eta aukera berriak sortzea ere bilatzen da. Ongizatea mugimendutik, sormenetik eta presentziatik aztertu nahi dutenentzat diseinatua, ikastaro honek pertsona bakoitza eroso sentitzen den lekutik esperimentatzera gonbidatzen du.
Tailerrean gaztelania erabiliko da, baina hizkuntza guztiak ondo hartuko dira.
Gidaria: Leyre Murillo
Pertsona helduei zuzendua.
Ekintza hau lau saioz osatuta dago, hurrengo egunetan egingo delarik:
Otsailak 4 et 18
Martxoak 4 eta 14
Ordutegia: 18:00etatik 19:30era
Gonbidapena hartzerakoan saioetan parte hartzeko konpromezua hartu behar da.
Oharrak
* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.
* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.
Helduentzat