ZURE BIZITZAKO PANTAILAK

Filosofatuko al dugu teknologiek sortzen dizkiguten emozioei buruz? Ibai Maritxalar margolariaren laguntzarekin
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

Filosofatuko al dugu teknologiek sortzen dizkiguten emozioei buruz?

Zergatik maite ditugu ordenagailua, tableta, telebista, telefono mugikorra...?

Zer gertatuko litzateke gure bizitzako pantaila guztiak itzaliko balira?

DBHko ikaslea bazara, zatoz gure lagun taldera galdera hauek elkarrekin erantzutera. Hitz egiten dugun bitartean, ondo pasako dugu. Eta, Ibai Maritxalar margolariaren laguntzaz, pantailen inguruan sentitzen eta pentsatzen dugunarekin artelan bat sortuko dugu.

Oharrak

* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.

* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.