ONDAS BÁRBARAS

ONDAS BÁRBARAS, programa de radio lleno de inutilidades gustosas que pretende hacer un homenaje a nuestras imperfecciones, taras y fracasos, está de aniversario.
2025/03/09 19:00
Niessen Kulturgunea
Tik 9,00 €"

ONDAS BÁRBARAS, gure inperfekzio, tara eta porrotei omenaldia egin nahi dien gustuzko inutilitatez beteriko irratsaioa, urteurrenean dago. Urtebete da "Las Chis Frikis" esatariek amets horri ekin ziotela, eta horregatik erabaki dute etxea leihotik behera bota eta zuzenean antzoki batetik emititzea. Beren buruaz barre egin eta entzuleei gauza bera egiteko aukera eman nahi dietela diote.

Irratsaio bat antzezlan baten barruan, antzezlan bat irratsaio batekin, edo barbaroek nahi dutena. Astakeriak uhinak zeharkatzea. Ikusiko dugu lortzen duten. Arrakasta ala porrota?
Erresistentzia poetikoko ariketa bat, identitateari buruz umorez hausnartzeko exijentzia eta autoexijentzia garai hauetan.

Laguntzailea: