JANUS LESTER
JANUS LESTERREK LORE disko berria argitaratu du. Asko itxaroten zen bigarren diskoa da, eta sakontasuna eta heldutasuna darien bederatzi abesti ditu. Moldaketa aberatsagoak dituen diskoa da eta, besteak beste, Munford & Sonds eta Stromae bandetara hurbiltzen gaituzten erreferentzia anglosaxoi argiak ditu. Horixe dio Berako musikariak:
"Lan berri baten loratzeak atzean dituen argi ilunak ekarri ditu Janus Lesterrek bere bigarren lan honetan. Sarritan zaila izan ohi da lore batek loratzeko falta duena zer den asmatzea, ura edo argia izan daitezke lehenengo burura datozkigunak baina airea, kokapena, lurra, ingurua edo beste mila faktore egon daitezke tartean. Halaxe izan ohi da diska berri baten loratzea ere, galdera eta zalantzez jositako bide bat".
Informazio gehiago: Janus Lester
Laguntzailea:
Antolatzailea: Errenteriako Udala