Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren III. Jaialdia: Bosgarren eguna
Is this the mansión I will live in?
"LGTBI herrialde seguruak Europan" bilatuz gero, Belgika lehen postuen artean agertzen da Googlen. Beren jatorrizko herrialdetik nahitaez aldatzekotan dauden homosexual askorentzat, hori faktore erabakigarria da nora joan erabakitzeko orduan. Hala ere, Interneten ez bezala, LGBTQ+ asilo-eskatzaileen errealitatea diskriminazioarekin eta zapalkuntzarekin hasi ohi da Belgikan, batzuetan lehenago bizi izan zutena baino larriagoak.
El caso Freytter
17 urteko erbestealdiaren ondoren, Jorge Freytter Florián Kolonbiara itzultzen da bere aitaren hilketa ikertzeko. Jorge Adolfo Freytter Romero irakaslea, abokatua eta sindikalista 2001eko abuztuaren 28an bahitu zuten Barranquillan, eta hurrengo egunean torturaren zantzuekin aurkitu zuten hilda. Bere hilketaren inguruabarrak eta arrazoiak oraindik ez dira argitu, eta egia bilatzeak Kolonbiako historiaren alderdirik ilunenetara eramango gaitu.
Emanaldia jatorrizko hizkuntzan azpitituluekin. Iraupena: 120'.