Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren III. Jaialdia: Laugarren eguna

Laugarren eguna
Ekitaldi hori iraungi egin da
Niessen Zinemak

16060 egun
1980an, Batallón Vasco Español taldeak Jose Miguel Etxeberria bahitu eta desagerrarazi zuen. Bere anaia Enekok 15 urte zituen eta 44 urte daramatza bere hilotz-hezurraren bila. Poliziaren mertzenario batek gorpua harizti batean dagoela esan du, Mont-de-Marsan (Frantzia) herritik gertu. Eneko. Egia ote? Dokumental honek galderak egiten ditu: Zenbat denbora emango zenuke senide baten hilotza bilatzen? Noiz galtzen da itxaropena?

Las que sobrevivimos
Sei bizitza-istorio elkarloturik, bizirik dirauten horiek duintasuna defendatzeko, beren burua gainditzeko eta beren bizitzak berreraikitzeko duten indarraren eta determinazioaren adibide. Sei kontakizunek neurri sendoak eta eraginkorrak hartzeko eskatzen digute, modu sistematikoan, emakumeak eta neskak gerra-testuinguruetan bizi diren sexu-indarkeria desagerrarazteko. Erasotzaileen zigorgabetasunaren aurrean, basakeria gizartean ezartzen delako eta egunerokotasunaren parte bihurtzen delako. Noiz arte utziko dugu hau gertatzen?

Aamelat. Jornaleras de la guerra
Siriako gerran lehertu zenetik, Bekaa Haranean urtetan ari dira errefuxiatuak landako langile moduan, esplotazio baldintzetan. Libanora sartu ondoren jaiotako beren alabak ere gaur egun ari dira lanean landan. Haien etorkizuna ziurgabea da. Libanon ezin dute aurrera egin, ez baitzaie errefuxiatuen estatusa, nazionalitatea edo oinarrizko eskubiderik aitortzen. Siriara ezin dira itzuli gerra amaitu arte.

Emanaldia jatorrizko hizkuntzan azpitituluekin. Iraupena: 120'.