YOGIPUINAK
Yogak natura imitatzen du eta guk ere halaxe egingo dugu ipuin, kondaira eta istorioetan barrena: erakustea emozionatzea delako. Saio bakoitzean ipuin bat baliatuko dugu irakurzaletasuna eta irudimena suspertzeko yoga eginez.
Maite Arrese Artabe (Beasain, 1967) Kazetaritzako ikasketak egin zituen EHUan eta Eguna astekarian hasi zen lanean. Ondoren, aurkezle gisa ETBko Teletxip saioan. 1990ean interpretaziorako jauzia egin zuen (Maskarada, Tanttaka Teatroa, Goenkalen eta zenbait filmetan ikusi dugu). 2003an Teatrorat sortzen du antzerki taldeak banatuz. 2010z geroztik, ordu arteko yoga zaletasuna ogibide bihurtzen du (Naradeva eta Crisalida Yoga Eskolatan ikasia). Ordutik, yoga eta meditazio irakaslea da eta baita ipuin kontalaria ere.
5 urtetik gora.
Euskaraz.