XABOIAK FELTRATZEKO TAILERRA
Tailer honetan ardi gordinaren artilea erabiliko dugu eta eskuz moldatzen ikasiko dugu xaboi bat bilduz, horrela feltrozko xaboi bat lortuz.
Artileak belakiarena egiten du eta pixka bat esfoliatzailea da; gainera, xaboia higaduratik babesten du, erabilera luzatuz.
Zuretzat gutizia eta gabonak harritzeko eta mimatzeko opari ezin hobea!
Parte-hartzaileek 3 xaboi ekarri beharko dituzte feltratzeko, eskuoihal ertain bat eta plastikozko katilu edo tupper bat.
Tailerrak 3 orduko iraupena izango du.
Helduentzako tailerra.
Oharrak
* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.
* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.