JOLAS MOLAZ

Atera berri diren eta euskarazkoak diren jostailuak, erosi edo eskatu aurretik, nolakoak diren, nola jolasten den eta gustuko dugun edo ez jakiteko aukera eskaintzen duen egitasmoa da.
2024/12/10 17:30
Lekuona Fabrika
Doan

Atera berri diren eta euskarazkoak diren jostailuak, erosi edo eskatu aurretik, nolakoak diren, nola jolasten den eta gustuko dugun edo ez jakiteko aukera eskaintzen duen egitasmoa da.

Euskal argitaletxeek atera berri dituzten jostailuak eta beste mota bateko jostailuak ere: kooperatibo nahiz konpetitiboak, argibideak beti euskaraz dituztelarik.

Txoko ezberdinen bitartez adin tarteka sailkatuak egongo dira ( 3-6 urte bitartekoentzat, 6-8 urte bitartekoentzat eta 9 urtetik gorakoentzat). Familian jolasteko bideratuak eta gomendatuak.

Elkarrekin euskaraz arratsalde pasa polita igarotzeko eta norbere haurren gustu eta abileziak ezagutzeko lagungarria.

Ekimen honen onurak asko dira, tartean, harremanak sendotzea, euskaraz dagoen eskaintza zabalaren berri izatea, jolasen aldaera ezberdinak ezagutzea.

Hizkuntza: Euskara

Gonbidapena haurrarentzako soilik hartu behar da. Helduek EZ dute gonbidapenarik hartu behar.

Oharrak

* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.

* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.