ARGIA-KAMARA-AKZIOA film laburren faktoria

Tailer honetan pelikula motz bat egingo dugu.
2024/11/16 11:00
Lekuona Fabrika
Doan

Pelikula motz bat egingo dugu ikastaro honetan.
Horretarako lantaldean arituko gera, funtzio eta ardura desberdinak hartuz: aktoreak, eszenografoak, kamarak...
Sorkuntza prozesuan, gidoiak, pertsonaiak, eszenatokiak, antzerkia landuko ditugu.
Baliabide digital desberdinak erabiltzen ikasiko dugu: kamara, tripodea, mikroa, kroma, ordenagailua...

Tailerra emango dutenak Lur Korta eta Maitri Ugalde izango dira

Ikastaroak 2 saioko iraupena izango du

Egunak: azaroak 16 eta 23

Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara

Norentzat: 11 eta 16 urte bitartekoentzat

Hizkuntza: Euskara

Oharrak

* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.

* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.