ARTISTA LIBURUA: GURE GELA SEKRETUAK SORTZEN!
Kartulinazko Artista Liburu bat sortuko dugu.
Liburua irekitzerakoan, lau gela zabalduko dira, bertan, nahi ditugun sekeretuak, marrazkiak, istorioak gorde ditzakegu.
Ebakitako irudiak, koloretako paperak eta gure marrazkiak erabiliaz, gure Artista-Liburuaren edukia sortuko dugu.
TAILER MOTA: Haur, nerabe eta familiarentzako tailerra. 7 urte baino gutxiagoko haurrek, lagunduta egon beharko dute.
Materialak guk jarriko ditugun arren, parte hartzaileek eraman ditzakete beraien gustuko, aldizkari, marrazki… inprimatuta/fotokopiatuta.
Hizkuntza: Euskara
Tailerra arteliburu21eko Eluska Kortajarena, Maialen Arocena eta Olaia Martinezek emango dute.
Parte hartuko duen harrarentzat soilik hartuko da gonbidapena, laguntzera etorriko dena ez du hartuko
Oharrak:
* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.
* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.
7 urtetik gorakoentzat eta txikiagoak lagunduntzarekin