"ARTXIBO BILUZIA" Metrokoadroka

Joan Mari Torrealdai, Euskaldun Egunkariaren administrazio kontseiluko lehendakaria, atxilotu zutenean, poliziak bere etxetik dokumentu zenbatezinak eraman zituzten.
Ekitaldi hori iraungi egin da
Niessen Kulturgunea

Joan Mari Torrealdai, Euskaldun Egunkariaren administrazio kontseiluko lehendakaria, atxilotu zutenean, poliziak bere etxetik dokumentu zenbatezinak eraman zituzten.
“Ordenatuta zegoena desordenatu, armairu eta txoko guztiak miatu, milaka dokumentu eta paper eraman. Begirunerik gabe. Eta zehaztu edo deskribatu gabe. Inpotentziarik handienarekin ikusten nuen nola ari ziren hondatzen nire bizitza eta lan profesionala, nire ikerketak, nire etorkizuna. Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki”, kontatuko zuen Torrealdaik geroago.

Pieza eszeniko hau sortzeko egun hartan hutsik geratutako carpeta bat irudikatu dugu, eta antzerkiaren baliabideekin betetzen saiatu gara: gorputzez eta ekintzez jantzi dugu biluztasuna.

Ekintza eszenikoa, dokumentua, performancea eta antzerkiaren mugetan mugitzen den pieza eszenikoa da Artxibo biluzia. Bi aktore ikusiko ditugu eszenan ikerketa bat abiatzen.

Informazio gehiago: Artxibo biluzia

Laguntzailea:

​​​​​​​