OLATZ SALVADOR + EIRE

Olatz Salvadorren azken diska orain arteko bere lanen artean elektronikoena eta basatiena da dudarik gabe.
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

Olatz Salvadorren azken diska orain arteko bere lanen artean elektronikoena eta basatiena da dudarik gabe. Mugak aztertzen dituen lana. Zainak eman izenburupean, gainera, sare semantikoa ezin aberatsagoa zabaltzen du astiro-astiro Olatzek, kanten barneko geruza eta sonoritate desberdinak zabaltzen dituen bezala.

Nahi gabe bere publikoari zenbait zauri ukituko dizkion diska bat da Zainak eman, eta aldi berean, nahi gabe (edo agian nahita!) dantzan jarriko duena. Non dago euforia eta malenkonia banatzen duen lerro hori, muga hori? Ezin daiteke jakin.

Informazio gehiago: Olatz Salvador

Laguntzailea: