Haurtzaroko sexu-indarkerien komunikazioa eta prebentzioa, "Lolaren Bizikleta" album ilustratuaren bidez
Hitzaldi honetan, besteak beste, honako puntu hauek ikusiko dira:
• Sexu-erasoa edo sexu-abusua jakinaraztea: detektatzea eta identifikatzea, susmoaren aurrean posizionatzea edo ezagutaraztea.
• Erresilientzia-prozesua: baliabide propioak eta kolektiboak.
• Prebentziozko ekintzak familia-, hezkuntza- eta erakunde-testuinguruan: ekintzak, mezuak, hezkuntza afektiboko eta sexualeko gakoak.
"Lolaren Bizikleta" album ilustratua hartuko da erreferentziatzat
Hitzaldia helduei zuzenduta dago
Hitzaldia Alba Barbé eta Laia Pebernat-ek emango dute
Hizkuntza: Gaztelania
Oharrak
* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.
* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.
*Hitzaldia helduentzat da, batez ere gurasoentzat eta, oro har, hezkuntzarekin zerikusia duten pertsonentzat.