IRAKURKETA ERRAZA (IE) +60

Talde honen helburua irakurketari berriro ekitea da, aisialdirako edo ikasteko aukera berri gisa.
2024/10/02 16:00
Lekuona Fabrika
Doan

Talde honen helburua irakurketari berriro ekitea da, aisialdirako edo ikasteko aukera berri gisa. Bereziki, irakurtzeko gaitasuna hobetu, jendaurrean hitz egiten ohitu edo, besterik gabe, giro lasaian entretenitu nahi duten pertsonentzat pentsatuta dago, 60 urtetik gorakoentzat, bereziki.

Astean ordubeteko saioak dira eta taldean, ozenki, irakurketa berdina
partekatzen da. Saioek elkarrizketarako eta ideiak eta ezagutza trukatzeko
bidea emango dute.

Aforo mugatua.

 

Informazio gehiago: Irakurketa erraza (IE) +60

 

Lehen saioa: 2024/10/07. Kluba urriaren 9tik martxoaren 25 bitartezko asteazkenetan batzen da. 

Diziplina: Literatura

Dinamizatzailea: Liburutegiko lantaldea

Hizkuntza: Gaztelania

Adina: +16 urte

 

IZEN-EMATEA (irailaren 9tik 21era):

1- Web orrian; http://sarrerak.errenteria.eus,

2- Emailez: biblioteka.lekuona@errenteria.eus  / biblioteka.aldakoenea@errenteria.eus 

3- Telefonoz; Lekuona Fabrika: 943 44 96 35 / 647 673 451 / Aldakoenea: 943 44 96 99

4- Presentzialki; Lekuona Fabrika (Ugarritza etorb., 1) / Aldakoenea (Aldakoenea kalea 2)