IRAKURKETA KLUBA 3-5 URTE

Ordubeteko 6 saio, haurrek eta helduek giro lasai batean irakurtzen gozatzeko.
2024/10/22 17:15
Lekuona Fabrika
Doan

Ordubeteko sei saio, haurrek eta helduek giro lasai batean irakurtzen gozatzeko. Haur literaturan aditua den dinamizatzaile baten eskutik, saioa abesti eta hitz-joko dibertigarriekin aberastuko da.
Titulu guztiak kalitatearen arabera aukeratu dira eta liburutegian eskuragarri daude maileguan hartzeko. Heldu baten laguntza beharrezkoa da. 

Aforo mugatua.

 

Informazio gehiago: Irakurle kluba

 

Lehen saioa: 22/10/2024. Lehenengo taldea: urriaren 22tik azaroaren 26ra, asteartero. Bigarren taldea*: urtarrilaren 22tik otsailaren 26ra, asteazkenero. *Azken honen izen-ematea abenduan irekiko da.

Diziplina: Literatura

Dinamizatzailea: Lur Korta

Hizkuntza: Euskara

Adina: 3-5 urte 

 

IZEN-EMATEA (irailaren 9tik 21era):

1- Web orrian; http://sarrerak.errenteria.eus,

2- Emailez: biblioteka.lekuona@errenteria.eus  / biblioteka.aldakoenea@errenteria.eus 

3- Telefonoz; Lekuona Fabrika: 943 44 96 35 / 647 673 451 / Aldakoenea: 943 44 96 99

4- Presentzialki; Lekuona Fabrika (Ugarritza etorb., 1) / Aldakoenea (Aldakoenea kalea 2)