Oarsokore II

Vibora / Las Tipex / Nukore
Ekitaldi hori iraungi egin da
Niessen Kulturgunea

Ekintza honen sarrerak hurrengo estekan egongo dira salgai:

Oarsokore II

Mila esker eta barkatu eragozpenak.

 

VIBORA

VIBORA 2018 urtearen hasieran Gasteizen sortutako taldea da. Hardcore bizia eta hunkigarria dute ezaugarri, screamo, metalcore edo crust generoen eragin desberdinekin. 2021ean Botanika EPa argitaratu ondoren, estatu osoan zehar ibili dira, baita Italian, Frantzian, Alemanian, Txekiar Errepublikan, Polonian eta Suitzan ere. 2022aren amaieran PENA argitaratu zuten, Crossed-ekin EP partekatua izan zena. Bere lehen LPa 2023ko irailean argitaratu zuten "Zaldi Beltza" izenburupean.

LAS TIPEX

LAS TIPEX Iruñeako Sanduzelai auzoan sortu zen 2014an 8 emakumeren ekimenez. Musika ezberdinen influentziarekin Punk kontzeptual bezala definitzen dute beraien burua. Eszenografia,musika bera eta interpretazioa nahasten dute ikuskizun aldarrikatzaile, dibertigarri eta transgresore bat bihurtzeko. Gizartearen estereotipoak hausteagatik ezagutzen zaie,emakumeengan daudenak, baita Queer kolektiboarenganakoak ere.

NUKORE

NUKORE 2004-ean Gasteizen sortutako Metal/Hardcore/Crossover musika talde bat da. Ander Martinez-Olaskoaga (kitarra eta ahotsak) eta Aitor Assoen (Ahotsak) eskutik. Beranduago Álvaro Foronda (baxua) eta Rafael Bataglia (Bateria)osatzen dute. Urteetan zehar beste taldekide batzuk izan ditu bandak,baina gaur egun hauek dira taldea osatzen dutenak. Kontzertu asko eman dituzte, bai Euskal Herrian zehar, baita estatu mailan ere, Azkena Rock bezalako jaialdietan jotzen. Orain arte bost diska kaleratu dituzte, “The Sun Will Rise” (2011), “Broken Hip? Hop On!” (2012), “You Call The Wolf, You Get The Pack!” (2016) , “One Minute Silence” (2020) eta “Getting Lost” (2022). Aurten bere seigarren diska kaleratuko dute, azaraoaren 15an, diska honen izena THE BLACKOUT izango da. Diska, Iker Bengoaren Silverstar Studioetan grabatua eta ekoiztu izan da. Soinu indartsu eta pontetea aurkituko dugu lan berri honetan.