LEPORA (Gasteiz) + LEIHOTIKAN (Iruñea)

LEPORA (Gasteiz) + LEIHOTIKAN (Iruñea)
2024/09/28
Niessen Kulturgunea

Ekintza honen sarrerak hurrengo estekan egongo dira salgai:

LEPORA / LEHIOTIKAN

Mila esker eta barkatu eragozpenak.

 

LEPORA:

LEPORA, Txus-ek (Same Old, Libe, Losado, Eh!), Ibon-ek (Tutan Come On), Gorka-k (Kashbad, Trumbo) eta Txusta-k (Iont) osatzen dute.

Gasteiztarrek 2020an argitaratu zuten lehen diskoa (“Lepora”, Bonberenea Ekintzak). 2022ko azaroan bigarrena grabatzera hasi ziren eta 2023ko udaberrian argitaratu zen, ZULOTIK izenaz. Oraingoan ere grabazioa eta nahasketak Karlos Osinagak egin ditu. Bateria eta baxua Berako Atala Estudioan grabatua izan da Iñigo Irazokiren laguntzaz, eta gainerakoa, Tolosako Bonberenea Estudioan burutu da. Masterizazioa berriz, Victor Garciak egin du Ultramarinos Mastering-en eta diseinuaz Mikel Escalera (Giante) arduratu da. Disko berrian, 3 mailukada eta 3 labankada bildu dituzte, zakarragoak eta zuzenagoak direnak. 

 

LEIHOTIKAN:

2023. urtearen hasieran Gorka Urbizu (Berri Txarrak) hasi zen Leihotikan taldearen diska berriaren produkzio lanetan. Leihotikan-i ohiko soinuetatik haratago joateko jarrera, energia eta gaitasuna eman die Urbizuk. Dinamismoa, punk melodia eta kolpea duen zortzi kantaz osatutako lana da guzti honen emaitza. Diska berriak –ETORKIZUNA GINENEAN- jorratzen dituen gaiei erreparatuta, aniztasuna, kaleko aldarrikapenak, norberaren arazoei aurre egiteko modua edota laguntasunaren lanketa ikus genezake. Taldea eta Gorkaren arteko elkarlana agerikoa da: jatorri ezberdineko sinergiak modu bikainean lotuak.