OARSO ALDIZKARIAREN 2024. ZENBAKIAREN AURKEZPENA

Oarso aldizkariaren 2024. zenbakiaren aurkezpena
2024/07/05 18:30
Niessen Kulturgunea
Doan

Oarso aldizkariak hasieratik (ia 100 urte) bete egin du errenteriarren bizitza kulturala islatzeko asmoa, herritarren idatzizko adierazpenak bere orrialdeen artean hartuz eta ezagutza hori komunitate osoari zabalduz. Modu atseginean zabaltzeko asmoz, herritar guztientzat irekia izango den ekitaldian aurkeztuko da 2024ko zenbakia uztailak 5ean, ostiralean, Niessen Auditorioan. Gerora lunch bat eskainiko da eta bertan egileekin hitz egiteko aukera izango dugu.

Ondorengo helbidera mezu bat bidaliz ere eskura daitezke sarrerak: oarso@errenteria.eus