Pop-up eta collage tailerra Xanti eta Maialen irudikatuz 7 eta 8 urtekoentzat
Liburu bat sortuko da akordeoi formatuan. Irudiak koloretako paper eta kartulinekin eraikiko dira eta pop-up teknikaren bidez Xantik eta Maialenek bolumena hartuko dute, liburua irekitzen denean kanpora aterako direlarik.
7-8 urte bitartekoei zuzendua.
Tailerra Idoia Beratarbidek emango du.
Hizkuntza: Euskara
Oharrak
* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.
* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.
7 eta 8 urte dituzten haurrentzat