Oarsoinua 2024

Punk Rock Metal Jaialdia
2024/11/30 18:00
Lekuona Fabrika
Tik 16,00 €"

Ekintza honen sarrerak hurrengo estekan egongo dira salgai:

Oarsoinua 2024

Mila esker eta barkatu eragozpenak.

 

Ez galdu aurtengo Oarsomusika jaialdia. Egunero karteleko talde bat iragartzen joango gara. Ez utzi bukaera arte, sarrerarik gabe geratuko baitzarete!

Karteleko lehen banda PEEDOH izango da, Zarautz-ko Raw Punk bikotea.

TRILITA pandemia garaian Oreretan sortutako taldea da bigarrena. Punk, hard core eta metal taldeak onarri hartuta, musika estilo hauen nahasketa jorratzen dute.

Hirugarren taldea KOMA da. "Una ligera mejoria antes de la muerte" disko berria aurkezten dabiltza 13 urtez abesti berririk argitaratu gabe egon ondoren. Bira 2024ko apirilean hasi zen eta zenbait aretotako sarrerak agortu dituzte. Nafarrak erreferenteak izan ziren estatuko Rock eta Metal soinuari dagokienean. Etengabeko sormen jarioaz, diskoak editatuz eta biraz bira ibili dira. KOMAren abesti esanguratsuenetakoak ditugu "Mi jefe", "El pobre", "Bienvenidos a degüelto", "Tío Sam", "La almohada cervical", "El sonajero" edo "Aquí huele como que han fumao" klasikoak.

Azken Heriotza" bira arrakastatsua amaitu ondoren. Anestesia bueltan da eta Oarsoinua jaialdiko kartelarekin bat egiten du. 1988an Zarautzen sortutako taldea euskal metaleko talderik garrantzitsuenetakoa bihurtu zen. Apurka-apurka, taldearen jarraitzaile kopurua handituz joan da, eta gaur egun beraien emanalditan sarrerak guztiak agortzen dira..