Ozzinema: FEMME
Francisaldia 2024ren inaugurazio proiekzioa
Ekitaldi hori iraungi egin da
Francis-en hilketaren 45. urteurrena dela eta, Errenteriako Udalak, LGTBI+ Politiken Aholku Batzordearekin batera, Francisaldia zikloa antolatu du. FEMME filmaren proiekzioak, Sam H. Freemanek eta Ng CHoonek zuzendua, hasiera emango die jarduerei.
Julesen bizitza eta drag queen karrera eraso homofobo bortitz baten ondorioz suntsituta geratzen dira. Bere erasotzailearekin, Prestonekin, gay sauna batean topo egiten duenean, mendekua hartzeko aukera izango du. Peluka eta makillajerik gabe ezagutezina, Jules Prestonen bizitzan sartzen da eta, hori egitean, sedukzio arriskutsu bati ekiten dio.
Jatorrizko bertsioko proiekzioa, azpitituluekin. Iraupena: 100'.