PARKE LABORATEGIA

Oraingo honetan gaztetxoak parkean lorezain lanetan arituko dira.
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

Zer da parke bat? Zein ekintza dibertigarri egin nahi dituzue bertan?

Anima zaitezte osatzen ari garen pentsalari taldean parte hartzera!

Laborategi honetan zuek zarete protagonista.

IDOIA LIZEAGArekin (bitxigile artisaua eta lorezain maistra) lorezain lanetan arituko zarete parkea lore berriekin apaintzen.

LH 4-LH5-LH6ko ikasleentzat

Maiatzaren 17an, 17.30-19.30

Jakinmin elkartekoak gidari izango dira

Oharra

* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.

* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.