LEKUONA FABRIKA - DON BOSCO - STEAM AZOKA

Gune honetan, Don Boscoko ikasleek ikasturtean zehar garatu dituzten proiektuak erakutsi ahal izango dituzte.
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

STEAM azoka, Errenteriako Lekuona Fabrikan ospatua, ekitaldi bat besterik ez izatetik harago doa; aukera paregabea da bigarren hezkuntzako eta lanbide-heziketako ikasleak zientzia, teknologia, ingeniaritza, arte eta matematikako diziplinetan murgiltzeko, STEAM izenez ezagutzen direnetan. Gune honetan, Don Boscoko ikasleek ikasturtean zehar garatu dituzten proiektuak erakutsi ahal izango dizkiete bai beste ikastetxe batzuetako ikaskideei, bai gizarteari oro har.

Ekimen honen helburu nagusia gazteen artean sormena, berrikuntza eta pentsamendu kritikoa sustatzea da. Espazio honek ezagutzak, bizipenak eta ikuspuntuak trukatzeko aukera ematen die, ikaskuntza-ingurune dinamikoa eta kolaboratiboa sustatuz.

Oharrak

* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.

* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.