BUTAKAT, IKUSLE TAILERRA: Antzerkia Errenterian
2006 eta 2009 urteen artean jaiotako gazteei zuzendutako ikusle tailerra da Butakat, euren ikusle bizitzari gehiago eskatzen dioten gazteei zuzendutakoa.
2023-24 ikasturtean, urritik ekainera, hilean behin elkartuko dira parte-hartzaileak diziplina anitzetako artistekin esperientzia berezia partekatuko dute.
Zer izango dugu oraingo honetan?
Trapu Zaharra konpainiak 80ko hamarkadan Errenterian gertatu zen antzerki mugimendua azalduko du eta urteen poderioaz izugarri aldatu den kultura eta herri baten inguruan mintzatuko dira.
Gainera, konpainiaren azken lana den ‘Dale Ramón’ antzezlanaren xehetasunak azalduko dituzte. Ikuskizun hau Legamia arte eszenikoen programaren barruan garatu dute.
Saioaren gidariak:
Trapu Zaharra antzerki konpainia
Iñaki Erkizia, argazkilaria
Hizkuntza: Euskara
Oharrak
* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.
* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehenbailehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.
2006 eta 2009 urteen artean jaiotako gazteei zuzendua