ANIZTASUN FUNTZIONALA PAIRATZEN DUTENEN IBILBIDE AKADEMIKOA GIDAREN AURKEZPENA

Mindara Elkarteak erakundeko bazkideekin elkarlanean sortutako tresna bat aurkezten du.
2024/05/25 11:30
Lekuona Fabrika
Doan

Mindara Elkarteak erakundeko bazkideekin elkarlanean sortutako tresna bat aurkezten du. Desgaitasuna duten pertsonen familien ezagutzak bilduz, 23/24 ikasturte honen amaieran esparru akademikoan dibertsitate funtzionala duten pertsonen kolektiboaren ibilbide akademikoa argitzeko sortutako gida partekatu nahi da.

Mindararen familiak zein bazkide ez direnak eta antzeko egoerak bizi dituztenak gonbidatu nahi dira hitzaldira. Aldi berean, dei egin nahi zaie hezkuntzako, gizarte-zerbitzuetako edo desgaitasuna duten pertsonen arretaren eremutik gertu dauden profesionalei. Pertsona horien eskubideak bermatzeko, haien egoera ezagutu eta informazioa partekatu behar da. Ezinbestekoa da pertsona horien testuinguru pertsonalean eta hezkuntza-testuinguruan eragina duten pertsonek argi izatea zer baliabide dituzten kolektikoak epe labur, ertain eta luzean erabakiak modu informatu eta askean hartu ditzaten.

Behar duenarentzat zaintzan egongo diren bolondresak izango ditugu.

Oharrak

* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.

* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.