BUTAKAT, IKUSLE TAILERRA: Beldur eszenikoa gainditzeko tresnak

Beldur eszenikoa gainditzeko tresnak eskainiko dituzte saio honetan
Ekitaldi hori iraungi egin da
Niessen Kulturgunea

2006 eta 2009 urteen artean jaiotako gazteei zuzendutako ikusle tailerra da Butakat, euren ikusle bizitzari gehiago eskatzen dioten gazteei zuzendutakoa.

2023-24 ikasturtean, urritik ekainera, hilean behin elkartuko dira parte-hartzaileak diziplina anitzetako artistekin esperientzia berezia partekatuko dute.

Zer izango dugu oraingo honetan?

Beldur eszenikoa gainditzeko tresnak eskainiko dituzte saio honetan. Besteen aurrean norberaren burua eta proiektuak ziurtasunez defendatzeko tresnen bidez, norberaren burua errespetatzen eta aldi berean ingurukoak errespetatzen irakatsiko dute.

 

Saioaren gidariak:

Urko Arozena

Goitibera Teatro antzerki konpainia

Hizkuntza: Euskara

Oharrak

* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.

* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.