MUESTRA FIN DE RESIDENCIA SORTUTAKOAK 22, “AMANECER ALTO CIELO” DE NAZARIO DÍAZ
Begiradarik gabeko hiru gorputzek hitzak osatzen dituzte, triangelu moduko batean. Triangeluaren erpinak elkarrengana hurbiltzen eta urruntzen dira, eta harreman orekatuak, isoszeleak edo eskalenak ezartzen dituzte beren artean, esaten denaren eta kentzen hasten denaren artean distantzia nabarmenak eta subjektiboak eratuz. Amanecer alto cielo 2022an jarri zen martxan PACAP5 Komisariotza Performazio-Arteak Sortzeko Programa Aurreratuan, João Fiadeiro, Carolina Campos, Marcia Lança eta Daniel Pizamiglio komisarioek Lisboako Forum Dança ekimenarentzat kudeatuta, eta Bilboko Alhondigan estreinatuko da 2024ko apirilean, Azkuna Zentroa, Consulado Fonteta, Laboratorio de Artes Viva de Tenerife, Eszenabide eta Gipuzkoako Dantzagunearen laguntzarekin.