MAHAI-JOKOAK ETA DUNE ROL-JOKOA

Zatoz rol-jokoez eta mahai-jokoez gozatzera
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

Gure edozein mahai-jokotara jolasten irakatsiko dizugu eta Frank Herberten eleberrietan oinarritua den Dune: abenturak rol jokoan ere ikasi ahal izango duzu,. Partida «Zizare-seinaleak» izango da.
Sinopsia: Arrakiseko basamortuan lan egiten duten espezia-kontrabandista batzuk ikertu behar dituzte Atreides Etxeko agenteek. Hala ere, Arrakiseko hondarretan barrena egindako bidai mota guztietako arriskuetara eramango ditu, Fremen beldurgarrietatik hareazko har hilgarrietaraino. Anima zaitez!

14 urtetik gorakoentzat eta txikiagoak lagunduta

Jarduera “Agrupación de juegos de ron y juegos de mesa Atlas”-ek dinamizatuko du.

Oharra

* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.

* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.