BENGO + IBIL BEDI

Bengo eta Ibil Bedi-ren kontzertuak
2024/05/11 20:00
Lekuona Fabrika
Tik 10,00 €

Bengo:

Bengok bere burua aurkitu du berriro ere "Bizirik" lehen mixtapean, bake mentala ekarri dion gogo-aldaketaren bilakaeran. "Bizirik" diskoak berriz hasteko aukera ekarri dio Bengori. Pertsonalki eta musikaren arloan bizi izan duen eraldaketa jasotzen duen etapa batean dago konpositorea. Diskoan, hainbat gogo-aldarte sumatzen dira, "Galduta" abestiko kaosarekin hasi, "Barkamena" abestiko erredentzioarekin bukatu. Tristuratik barne-bakera doan bilakera-prozesua da.

Ibil bedi:

Goldeak lurra iraultzen du, aurreko landaketatik geratzen den guztia erauziz landaketa berri bat eman dadin. Bakarrik eragite honen bidez emango da landaketa berri bat. «Goldea» fasez aldatzeko behar batetik jaio zen, azken finean, aurrekoarekin apurtzeko beharretik. Hala ere, nahiz eta goldearen kontzeptua izanen den proiektuaren lehenengo lerroan izanen dena, lanabes honen funtzionatzeko erari zertzelada bat gehitu nahiko genioke: nahiz eta landare berri asko landatu, sustrai batzuk ere mantenduko ditugu.

 

Laguntzailea: