New Orleans-eko inauteriak: 'mardi grass'-aren baitako aspektu musikal eta ezaugarri kulturalak

Hitzaldia. 'mardi grass'-aren baitako aspektu musikal eta ezaugarri kulturalak
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

Hitzaldi honetan Ion Celestino musikari eta kultur-eragileak inauterietan New Orleans-eko komunitate afro-amerikarraren eskutik gauzatzen den 'mardi grass' ospakizunaren inguruko xehetasunak azalduko ditu jatorri eta ezaugarri musikal eta kulturalen berri emanez.

Saio hau HAE-n asteotan Bandako ikasleekin burutzen ari den joera honetako egitasmo pedagogikoa historikoki kokatu eta osagarritzera dator.

Herritar orori irekia.

Hizkuntza: Euskara

 

Oharrak

* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.

* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.