IPARRALDEKO ORKESTRA SINFONIKOA

Molde sinfonikoan nola talde intimistagoez osaturiko musikari profesionalen orkestra.
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

Benoît Fromanger, Iparraldeko Orkestraren musika zuzendaria

Parisen sortua, Benoit Fromanger Versailles-eko CNR delakoan eta Pariseko CNSM kontserbatorioan aritu zen flauta ikasten. Flauta bakarlaria izan zen hamar urtez Pariseko Operan, gero Bavariako Irratiaren Orkestra Sinfonikoan; 2004ko apiriletik goiti Berlineko “Hans Eisler” unibertsitateko irakaslea izan zen eta, 2022an, beraren Yubeen Kim ikasleak (Hego Korea) Alemaniako ARD telebista kateen nazioarteko musika lehiaketaren lehen saria irabazi zuen. Eragin horiek guztiek lagundu diote sentimena, karra eta musikaltasuna garatzen. Berrikitan, Benoît Fromanger orkestraburu eta musika eta arte zuzendaria zen Samsun Nazio Orkestra eta Balletean (Turkia), eta Bukaresteko Orkestra Sinfonikoan 2011tik 2018 artean. «Berlin Chamber Players» deiturikoen sortzailea da. Iparraldeko Orkestraren barnean, Benoît Fromanger egituraren arte garapenean laguntzen du, musika maila gorenena eta datozen sasoi eta errepertorioetan berezitasuna bermatuz, Iparraldeko Orkestraren kontzertuen zuzendaritza egiteaz bat.

Iparraldeko Orkestra

2017an, Euskal Elkargoa sortzearekin, 1974an sortu zen Baiona-Euskal Kostaldea deituriko orkestra Iparraldeko Orkestra bihurtu zen. Euskal Hirigune Elkargoak diruztatzen duen Maurice Ravel Euskal Herriko Kontserbatorioaren parte da. Ahal den ikusle gehienengana heltzeko asmoa du kalitate handiko arte ibilbide berritzaile eta sortzailea hedatuz. Musikari profesionalen trebetasunean da oinarritzen, zuzeneko ikuskizunean usatuak diren kultura bitartekari eta teknikari lantaldeek lagundurik direlarik; horrek gaitasun berezia ematen dio hedapena eta pedagogia naturalki bateratzeko. Molde sinfonikoan nola talde intimistagoetan (hirukotea, laukotea…) osaturik, Iparralde osoan aritzen da beti xarmaturik uzten dituen entzule eklektikoen xerka. Sasoiko kontzertu guztiak linean atzeman ditzakezue hemen: Agenda

PROGRAMME/PROGRAMA

W.A. Mozart, Ouverture, Les Noces de Figaro (4min)

G. Bizet, Symphonie en ut majeur (27 min)

Pause L. von Beethoven, Symphonie Pastorale, op. 68 en fa majeur (39min)