PARKE LABORATEGIA

Lekuona Fabrika ondoko parkean esperimentu bati hasiera emango zaio
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

Lekuona Fabrika ondoko parkean esperimentu bati hasiera ematera goaz, lagunak!

Anima zaitezte osatzen ari garen pentsalari taldean parte hartzera!

Zer da parke bat? Zein ekintza dibertigarri egin nahi dituzue bertan? Liburutegia parkera atera al dezakegu?

Laborategi honetan zuek zarete protagonista.

LH 4-LH5-LH6ko ikasleentzat

Otsailaren 16an, 17.30-19.30

Jakinmin elkarteak gidatuta

Hizkuntza: Euskara

Oharra

* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.

* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.