IRUDI KONTZIENTEA II
Irudi pertsonala komunikatzeko eta munduari aurkezteko kanpoko modua da. Proiektatzen dugun irudia garrantzitsua da, asko esaten baitu gutaz. Gure aurkezpen-gutuna da, gure balioez, gustuez eta nortasunaz hitz egiten du, baina ez dakigu beti nola proiektatu nahi dugun edo identifikatzen gaituen irudi hori.
Tailerraren lehen zatian autoezagutzaren zatia landu ondoren, bigarren zati honetan emozioak landuko ditugu, gure gorputzari buruz dugun irudia, gure silueta zein den identifikatzen ikasiko dugu eta bultzatu nahi ditugun zatietan zentratuko gara, aldi berean ezezkoak onartzen ikasiz.
Bost saio ditu, eta hilean behin emango dira, data hauetan:
Otsailak 12
Martxoak 11
Apirilak 15
Maiatzak 13
Ekainak 17
Tailerra Cristina Pérez Barberok emango du
Oharra
* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.
* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.