LUR LIVE FESTIBALAREN AURKEZPENA

Lur Live festibalaren proiektuaren aurkezpena
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

Naturako artearen diziplina anitzeko jaialdi hau Oiartzungo Lur Garden lorategian egiten da.

Idoia Lizeaga eta Iñigo Segurola "Lur live arte eta natura" elkarteko kideek 2023-ko lehen edizio honetan gertatutakoa etorri ezin izan zuten guztiekin partekatuko dute, bertan festibalaren izpiritua ezagutuz.

Nuria Martinezen eta Celia Teiraren (esperientziako partaideak) eta Ane Lazkanoren (Briss art gallery) laguntza izango dute.

Jaialdiaren helburuak eta ezaugarriak ezagutzeaz gain, esperientziaren irudiak eta bideoak bistaratuko dira.

Oharra

* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.

* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.