AUTOEZAGUTZA LANTZEKO, “IZAN ZAITEZ SORTZAILE” TAILERRA

"El camino del artista" liburuan oinarritutako hainbat dinamika egingo dira, bizitza sortzaileagoa izaten lagunduko duten aldaketa txikiak bultzatzeko. Elebiduna
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

Artista eta sortzaile askorentzat erreferentzia ezaguna da Julia Cameronen "El camino del artista", jada hogeita hamar urte pasatxo argitaratutako gida-liburua.

Cameronek auto-ezagutzarako prozesu bat proposatzen du, norberaren sorkuntza gaitasunarekin konektatu eta gure egunerokoan bizitza sortzaileago bat izaten lagunduko diguten aldaketa txikiak egitera bultzatuz.

Gida-liburua ez dago artista edo sortzaile profesionalei bakarrik zuzenduta -nahiz eta modu berezian zuzentzen zaien haiei, egilearen esperientziatik-: orokorrean bere bizitzan modu sortzaileago batean jokatzea bilatzen duenarentzat paregabea izan daiteke; "sortzailea" izatea, azken finean, zera baita: bide berriak hartzeko ausardia izatea, errealitate baten aurrean ikuspuntu ezberdinak txertatzeko gaitasuna... Zentzu horretan, errotutako errutina edo estrukturetatik, patroi zaharretatik

atearatzen lagun diezaguke edonori, leihoa zabaldu eta aire freskoa hartzeko.

Dinamizatuko ditudan saiook prozesu hori akonpainatzeko modu bat izan nahi dute: norbere etxeko bakardadean bizi

ordez, elkar entzun eta lagundu ahal izateko, elkarren ispilu eginez. Liburuak zenbait irakurgai eta ariketa praktiko proposatzen ditu. Saioek diziplina mantentzen lagunduko digute eta prozesuari jarraipen bat ematen.

 

Emango duena Maddi Sara Goikoetxea izango da.

Tailerra elebiduna izango da, taldearen izaeraren arabera.

12 saioko tailerra izango da 17:30etik 19:30era, egun hauetan:

  • Urtarrilak 10, 17, 24, 31

  • Otsailak 7, 14, 21, 28

  • Matxoak 6, 13, 20, 27

 

Oharra

* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.

* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.