YogArt: Yoga eta Arte Laborategia

Elementu naturalez (Lurra, Ura, Sua eta Airea) sortutako gizakiaren arkitektura ezagutzeko eta esperimentatzeko laborategia izango da YogArt
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

YogArt elementu naturaletatik (Lurra, Ura, Sua eta Airea) sortutako giza arkitektura ezagutzeko eta esperimentatzeko laborategi bat izango da.
Tailerrak 4 saio izango ditu eta bakoitzean elementu bat jorratuko da.
Bertan, yoga-ipuinen bidez, pertsonaia bakoitzaren bizi-esperientziak ezagutuko dituzte eta naturarekiko errespetuzko eta zaintzazko mezua islatuko dute.

Tailerraren iraupena lau saiokoa izango da apirilaren 2, 3, 4 eta 5ean. Gonbidapena hartzerakoan 4 saioetan parte hartzeko konpromezua hartu behar da.

Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara

6 eta 10 urte bitarteko haurrentzat

Hizkuntza: Euskara

Tailerra Judith Blazquezek emango du

Oharra

* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehenbailehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.

* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.