GORA EUSKAL HERRIENTSAK! Liburu-aurkezpen ilustratua

AsisKoren saiakera grafiko berria, GORA EUSKAL HERRIENTSAK!
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

AsisKoren saiakera grafiko berria, GORA EUSKAL HERRIENTSAK!

Irudikatu maistra bat euskaldun berria... irudikatu Iruñeko udalaren burtsa eskuratu duela Bartzelonara Montessorirekin berarekin ikastaroa egiteko... irudikatu ezazu iruñearatu eta, ez duela etsitu lehendabiziko Euskal Eskola eratu arte... eta irudikatu mintzaldia eman duela "EMAKUMEEN ETORKIZUNAZ" feminismotik eta euskaraz duela 100 urte! Irudikatu beste errientsa zenbaitzuekin jardun dela Gipuzkoako, Lapurdiko, Zuberoako, Arabako... Irudikatu orduko Euskal Unibertsitatearen eratzeko ahalegina! Irudikatu gerla eta ostekoa, faxisten purgak eta ahanztura...

Irudika dezagun JULE FERNANDEZ ZABALETArekin!

Bistan da Kulturaren transmisioan emakume aitzindarien zerrenda zabalagoa dela, eta komiki-album hau omenaldia ere bada kolektibo haiei; Emakume Abertzale Batza, Begiraleak eta Euskal Eskolak gauzatu zituzten maistra kontzienteei, errientsa herrizale haiei.

Lan honengatik Asisko Urmenetak Portugaleko Central Comics Atal digitaleko saria jaso du.

Hizkuntza: Euskara

Oharrak

* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.

* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.