NEGUKO SOLSTIZIOA

Neguko solstizioaren unibertso magnetiko honetan pixka bat gehiago ikertu nahi dugu
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

Sua, magia, urak, erritu arkaikoak, landare eta zuhaitz babesleak, sinesmen zaharrak eta kondairak, neguko gau luzeetan sutondoko berotasunean kontatuak. Solstizioak funtsezko unea ziren mendietako kultura zaharrean. Une horretan erritu eta eskaintza batzuk egin behar izaten ziren, antzinako sinesmen eta ipuinez betetako une bat.
Hitzaldi honen bidez, neguko solstizioaren unibertso magnetiko hau pixka bat gehiago ikertu nahi dugu, gehiago jakingo dugu sinesmen horiei buruz, magiaz eta misterioz beteriko garai honetako pertsonaia protagonistei buruz, naturari sakonki lotuta daudenei buruz. Gure antzinako kulturaren zati ukiezin hori gure hatzekin ukitu nahi dugu, kontraesana dirudien arren.
Aitor Ventureira San Miguelek emango du hitzaldia

Hizkuntza: gaztelania

Oharra

* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.

* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.