IRUDI KONTZIENTEA

Irudi pertsonala modu kontzientean landuko dugu, gure izateko moduarekin lerrokatuz
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

Irudi pertsonala komunikatzeko eta munduari aurkezteko kanpoko modua da. Proiektatzen dugun irudia garrantzitsua da, gutaz asko esaten duelako, gure balioez, gustuez eta nortasunaz hitz egiten duelako, baina ez dakigu beti nola proiektatu nahi dugun edo identifikatzen gaituen irudi hori.
Gu ordezkatzen gaituen irudi bat lortzeko, lehenik elkar ezagutu behar dugu. Tailerraren lehen zati honetan autoezagutzako ariketak egingo ditugu, aurrerago kanpoan adierazteko dugun potentzial guztia ezagutzeko. Irudi pertsonala modu kontzientean landuko dugu, gure izaerarekin lerrokatuz. Gure estiloa ezagutuko dugu, gure balioekin eta helburuekin koherentea den estilo bat, eta kolorearekin eta emozioekin lan egingo dugu.
Gutaz dugun irudia zein den jakingo dugu eta gidaritza hartuko dugu modak alde batera utziz.

Tailerra 4 saiokoa da, saio baikoitza 2 ordukoa izango delarik.

Saioak egun hauetan egingo dira: azaroak 13, azaroak 20, azaroak 27 eta abenduak 4

25 eta 65 urte bitartekoentzat

Tailerra Cristina Pérez Barberok emango du

Oharra

* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.

* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.