BUTAKAT, ikusle tailerra

2006 eta 2009 urteen artean jaiotako gazteei zuzendutako ikusle tailerra da Butakat, euren ikusle bizitzari gehiago eskatzen dioten gazteei zuzendutakoa.
2023/12/12 17:30
Lekuona Fabrika
Doan

Zer izango dugu oraingo honetan?

‘En Picado’ dantza-sorkuntza eszenikoaren inguruko formatu handiko erakusketa
izango da abenduan Lekuonan eta hori ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.

‘En Picado’ Niessen Auditorioan garatu eta estreinatu zen Aido Project konpainiaren azken sorkuntza da. Bost dantzari eta bi musikarirentzako ekoizpena da. Bertatik abiatuta, instalazio bat sortu dute bisitariei dantza pieza eszeniko hau barrutik bizitzeko aukera eskaintzeko, hau da, interpreteek barnetik dituzten ikuspegi pribilegiatuak haiekin partekatzeko.

Tailerra Aido Project dantza konpainiak emango du

Tailerrak Lekuona Fabrikan izango dira eta izen-ematea doakoa da.

  • Abenduak 12: Dantza barrutik

  • Urtarrilak 16: Musika sorkuntza eszenan

  • Urtarrilak 30: Akelarre

  • Otsailak 27: La Tarara, irakurketa dramatizatua

  • Martxoak 19: Tradizioa eta garaikidetasuna dantzan

  • Apirilak 23: Beldur eszenikoa gainditzeko tresnak

  • Maiatzak 14: Antzerkia Errenterian

  • Ekaina: Eztena Jaialdia

BONUS TRACK, 2024ko urritik abendura sorkuntza prozesu batean parte hartzeko aukera.

Informazio guztia kultura.errenteria.eus web gunean

Oharra

* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.

* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.

Laguntzailea:

9 sarrera geratzen dira