"EL ENTERRADOR" Mediterránea

Proposamena fikziozko antzezlan bat da, hainbat pertsonaren bizipenetan libreki oinarritzen dena, besteak beste, Leoncio Badía Navarrorenean, "El enterrador de Paterna" izenaz ere ezaguna dena
Ekitaldi hori iraungi egin da
Niessen Kulturgunea

Proposamena fikziozko antzezlan bat da, hainbat pertsonaren bizipenetan libreki oinarritzen dena, besteak beste, Leoncio Badía Navarrorenean, "El enterrador de Paterna" izenaz ere ezaguna dena, eta prentsa idatzi eta irratiko hainbat erreportajetan jasota geratu dena, hala nola Vidas enterradas telesaileko V. atalean, Cadena SER kateko "A vivir que son dos días" saioan, Conchi Cejudo kazetariak egindako ikerketa batean oinarrituta. Aukera artistiko gisa, eta proposamenari erabateko errespetuzko tratamendua emateko asmoz, ez da benetako lekurik edo pertsonarik izendatzen. Ikuskizunak pertsona guztiei omenaldia egin nahi die, kasu askotan heroi anonimoei, Gerra Zibileko eta gerraosteko izugarrikeria eta basakeriaren erdian gizatasunaren eta duintasunaren testigantza eman zutenei.

 

Fitxa teknikoa

Aktore eta ekoizlea: Pepe Zapata

Dramaturgia eta zuzendaritza: Gerard Vázquez

Espazio eszenikoaren eta argiztapenaren aholkularitza: Ignasi Camprodon

Nana*: Alba Carmona

Dosier pedagogikoa: Jordi Barra

Argazkiak: David Ruano

Argazki edizioa: Yulia Evseeva

Diseinu grafikoa: Satur Herraiz

Konpainiako teknikaria: Pol Zapata

Ekoizpen exekutibo eta artistikoa: Montse Enguita

* Nana, Gerard Vazquezek konposatua eta Alba Carmonak (ahotsa) eta Jesús Guerrerok (gitarra eta gitarra konponketa) antzeztua; Juan Casanovas (nahasketak eta masterizazioa)

Informazio gehiago

 

 

Laguntzailea: