SAIO LINBIKOAK: ARTEA AUTOEZAGUTZA TRESNA GISA, 12-14 urte bitartekoentzat

Nerabeak autoezagutzari buruz gogoeta egitera bultzatuko dituzte artelan pertsonal bat sortuz
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

Tailer honen helburua, gaztetxoen esperientzia emozional eta mentalari buruz gogoeta egitera eta hausnarketara bultzatzea da norberaren ezagutzarako urrats gisa, artelan pertsonal bat sortuz. Tailer esperientzial honetako eragile aktiboak nerabeak izango dira. Horrela, musikarekin, literaturarekin, arte plastikoekin eta gorputzarekin lotutako jardueren bidez, hainbat emozio eta beharren identifikazioa, esperimentazioa eta adierazpen librea landuko dituzue. Animatu zaitezte ! ;)

12-14 urte bitartekoei zuzendua

Tailerra Jon Gondra eta Paule Bilbaok emango dute

Hizkuntza: Euskara

Oharra

* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.

* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.