ARTISTA LIBURUA: HIRU, BI, BAT...EKIN!

Haur, nerabe eta familiarentzako tailerra. 7 urte baino gutxiagoko haurrek, lagunduta egon beharko dute.
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

Ebakitako irudiak, koloretako paperak eta gure marrazkiak erabiliaz, gure artista-liburuaren edukia sortuko dugu. Istorio txiki bat izango da? edo zerbait abstraktua?

Gure liburua gardena izango da eta planoekin jolastu ahal izango dugu (zineman bezala), aurretik eta atzetik doazen irudietan pentsatuz.

Horrela, liburu desberdin, dibertigarri eta guztiz berdingabea sortuko dugu.

Haur, nerabe eta familiarentzako tailerra. 7 urte baino gutxiagoko haurrek, lagunduta egon beharko dute.

Materialak guk jarriko ditugun arren, parte hartzaileek eraman ditzakete beraien gustuko, aldizkari, marrazki… inprimatuta/fotokopiatuta.

GOBIDAPENA: Haurren laguntzailearentzat ez da hartu behar.

Oharrak

* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.

* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.