ARTETERAPIA. Maitasuna eta maitasunarekin (DES) eraikitzen
5 saioko ziklo honetan, taldean eta hainbat teknika artistikoren bitartez lan egingo dugu, maitasun erromantikoaren mitoa deseraikitzen.
Zer da maitasuna deitzen diogun hori? Nola eraikitzen ditut nire loturak?
Hausnartu, jolastu eta esperimentatuko dugu arteak eskaintzen digun botere eraldatzaile handiaren bitartez.
5 saio hauek egun hauetan egingo dira: irailak 19, 26 urriak 3, 10, 17
Zikloa Javiera Alfos Besnier eta Amanda Jiménezek emango dute
Garrantzitsua
* Gonbidapena eskuratzen duenak saioetara etortzeko konpromezua hartu behar du.
* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.
* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.