ANGÉLICA SÁTIRO ADITUAREKIN SORMENARI BURUZKO GOGOETA SAIOA

HAURTZAROAREKIN HERRITARTASUN SORTZAILEA EGITEN ERRENTERIAN. Gaztelaniaz
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

HAURTZAROAREKIN HERRITARTASUN SORTZAILEA EGITEN ERRENTERIAN

Larunbatean, ekainak 3, saio interesgarria izango dugu Angelica Sátiro pentsalariaren eskutik. Bertan, topaketarako eta elkarrizketarako gune bat eskainiko da hainbat gizarte-eragileren artean, udalerriko haurrei buruz pentsatzeko.

Parte-hartzaileen eskura pentsamendu sortzailearen garapenean oinarritutako bide metodologikoa jarriko du. Horrela, hiritartasun sortzailea haurrek espazio kulturaletan parte hartzeko esparru kontzeptual gisa planteatuko du. Talde laguntzaileak ideiak sortuko ditu lankidetza-ekintzetarako.

Metodologia atsegina, sortzailea, dialogikoa eta parte-hartzailea izango da. Elkarrizketa-komunitateetan, honako gai hauetan oinarrituta lan egingo da:
• Zer leku du haurtzaroak gure udalerrian?
• Haurrak herritar sortzaile izan daitezen gure udalerrian, zein dira gure erronkak, zailtasunak, oztopoak, balizko akatsak?
• Zer egin genezake lankidetzan haurrak herritar sortzaileak izan daitezen gure lurraldean?

Filosofia, pedagogia eta sormenaren munduan curriculum ikusgarria du Satirok. Bere doktore tesia hiritartasun sortzaileari buruzkoa da eta Filosofia Ludikoa nazioarteko mugimenduaren ama da. Hogeita hamar urte baino gehiago daramatza haurtzaroari bere pentsamendu sortzaile, kritiko eta arduratsua garatzen nola lagundu ikertzen. 200 artikulu eta liburu baino gehiago idatzi ditu.

Hizkuntza: Gaztelania

* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.