Zinegoak Hedapena: NUDO MIXTECO

Zinegoak jaialdian parte hartu duen film luzearen proiekzioa: Lesbianismo Saria eta Genero Saria, Zinegoak 2022
Ekitaldi hori iraungi egin da
Niessen Zinemak

Hiru istorio elkarren artean lotzen dira Oaxacako zaindari santuaren ospakizunean. Mariak ama lurperatu du, aitak arbuiatu egin du, eta, ziurgabetasunean, Piedadi, haurtzaroko maiteari, berarekin joateko proposatzen dio; Esteban hiru urteren ondoren itzuli da eta emaztea beste gizon batekin bizitzen ari dela jakin du; Toñak bere mina bizitzen du berriro alabaren abusuaren aurrean, bere familia aurrez aurre jartzen duenean, hura babesteko asmoz.
Ahots ikaragarri baten errebelazioa eta begirada berri bat Mexikoko jatorrizko komunitateen gainean. Eta, azkenean, barru-barrutik.

Proiekzioa jatorrizko bertsioan, mixteco eta gazteleraz, ingelesezko eta euskarazko azpitituluekin. Iraupena: 90'.