Ozzinema: KARPETA URDINAK

Ander Iriarteren dokumentala, zuzendariaren aurkezpen eta solasaldiarekin
Ekitaldi hori iraungi egin da
Niessen Zinemak

Anderrek, beste askok bezala, aitak komisarian jasan zuena tortura izan zela susmatzen du. Bere ustea argitu nahian, Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Plana-ren barruan egindako Proyecto de investigación de la tortura y malos tratos en el País Vasco entre 1960-2014 ezagutuko du. Ikerketa honek argitaratzen dituen emaitzekin ikaratuta, proiektuan parte hartu zuten mediku, psiokologo, psikiatra eta abokatuekin elkartuko da. Haiek erakutsiko diote tortura psikologikoa, Istanbulgo Protokoloa edo hurbilketa estatistikoa bezalako kontzeptuak, ipar globaleko torturaren errealitatea ezagutaraziz.

Ander Iriarteren aurkezpen eta solasaldiarekin. Jatorrizko bertsioko proiekzioa azpitituluekin. Iraupena: 115'.